Naia Diez UNICEF Euskadiko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Izurriak munduko umeengan zein eragin izan dituen aztertu du UNICEF-ek eta txosten bat kaleratu du. Diezek nabarmendu du oso egoera "kezkagarria" dela: "Gaixotasun berriak zabaldu dira, eta pobrezia areagotu egin da". Horren ondorioz, Diezek adierazi du umeen ezkontza gehiago izateko arriskua areagotu dela; hain zuzen, hurrengo hamarkadan 10.000 milioi haur ezkontza gehiago egon daitezkeela dio.
Halaber, azpimarratu du 168 milioi haurrek ezin dutela eskolara joan, eta horrek oso ondorio negatiboak dituela dio: "Eskolak gune seguruak dira, eta itxita baldin badaude, haurren aurkako indarkeria areagotu egiten da", gaineratu du. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jo du munduko herrialde guztietan osasuna eta hezkuntza lehenestea.