GUREAN GAUR

Bizkaiko metalgintzako grebak % 85eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Bizkaiko metalgintzako grebak % 85eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Lan hitzarmenaren negoziazioa hasi zenetik, deitu duten laugarren greba eguna da. 52.000 langile egon dira deituta lanuztera. Batasun sindikalik gabe mobilizatu dira: LAB, CCOO eta UGT, batetik, eta ELA, bestetik.

Lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eskatuko dute hiru greba egunetan, Bizkaia baita metalean akordiorik gabe jarraitzen duen bakarra.