GUREAN GAUR

Aldundiak 4 milioi euro eman ditu Zumarragan plastikoen ‘birziklatze’ kimikorako planta egiteko

2030ean plastikozko ontzien birziklatzea %55era igotzea dute helburu. Proiektu hau plastikoen birziklatze kimikoan oinarritua dago. Instalazio horrek, “balorizazio kimikoko sistema” baten bidez, hondakin plastikoak erre eta beste substantzia batzuetan bihurtuko ditu. Urretxu-Zumarraga Bizik salatu du enpresak berak emandako dokumentazioaren arabera ‘gabezia asko’ identifikatu dituzten proiektua dela, ‘akats juridiko administratibo eta teknikoak’ dituena. Hiru hilabete barru hasi nahi dituzte obrak.