GUREAN GAUR

Klima larrialdiari aurre egiteko premiazko neurriak hartzeko eskatu diete gobernuei

Krisi klimatikoari aurre egiteko goi-bilera egiten ari dira Egipton. Ehunka herrialde bildu dira bertan. Testuinguru horretan, kolektibo ekologistek, sozialek eta sindikalek elkarretaratzea egin dute asteburuan Bilbon, Eusko Jaurlaritzari eta Madrilgo gobernuari klima arloan trantsizio energetiko ‘bidezkoa, demokratikoki irmoa eta nahikotasun-irizpidearen araberakoa’ lortzeko politikak ezartzeko konpromisoa eskatzeko.