GUREAN GAUR

Azterketak euskaraz egitea aldarrikatu du Seaskak Bordelen

Hizkuntz eskubideen alde borrokan jarraitzeko asmoa berretsi du Seaskak. Izan ere, bi hilabete dira euskal hautetsiz osaturiko delegazioak bilera egin zuela Parisen Hezkuntza Ministerioko ordezkariekin. Geroztik murgiltze ereduan jarduten duten ikasleek ez dute inolako erantzunik jaso.

Azterketak euskaraz egiteko aldarrikapena ozenki entzunarazi dute Seaskako ordezkariek.Seaskak lau kolegio ditu orotara eta Baionan kokatzen da Ipar Euskal Herri osoan euskaraz ikastea bermatzen duen lizeo bakarra.