GUREAN GAUR

Durangoko Azokako antolatzaileek 57. edizioaren balorazio positiboa egin dute

Durangoko Azokako antolatzaileek 57. edizioaren balorazio positiboa egin dute. Urte biren ostean, Azokak aurrez aurreko eta murrizketarik gabeko formatua berreskuratu du aurten. Antolatzaileek azpimarratu dute Azokako gune guztietan aforoa bete dela ekitaldi askotan.

Azokak herriz herri jarraituko du "Zu non, han DA!" ekimenarekin. Euskal Herriko 132 saltokitan Azokako literatur nobedadeak eskuratzeko aukera egongo da. Aurten lehenengo aldiz sortzaileek ere euren liburuak aurkeztuko dituzte 45 liburu dendatan.

58. edizioa 2023ko abenduaren 6tik 10era izango da.