GUREAN GAUR

Erdi arotik bizi bizia den Santa Lutzi ferian jendetza elkartu da

Abenduaren 13a saltzaile eta bezeroen topagune erraldoia da Urretxu eta Zumarragan. Ugaritasuna eta kalitatea dira Santa Lutziren ezaugarri berezienak. Era guztietako produktuak aurki daitezke eta milaka bisitari hurbiltzen dira urtero Urretxu eta Zumarragara, baita aurten ere, Gabon jaien iragarlea den feriaz gozatzera. Gainera ez dira falta, musika, herri kirolak, pilota partiduak, argazki rallya eta artzain txakur erakustaldiak.