GUREAN GAUR

Hertzainak taldeak 1993an emandako azken kontzertuaren irudiak

1993ko urtarrilaren 24an eman zuen taldeak agur-kontzertua. 80ko hamarkadan, estreinatu zen Hertzainak Gasteizen, eta ordutik, laster erakutsi zuten estilo propioa zutela.

Euskal Herri osoan zehar zuzeneko kontzertuak jotzen ari zirela, 1983ko udaberrian lehen diskoa grabatu zuten, 'Hertzainak'. Gero heldu ziren, 'Hau dena aldatu nahi nuke' (1985), 'Salda badago' (1988), 'Amets prefabrikatuak' (1990), 'Mundu berria daramagu bihotzean' (1991), 'Zuzenean' (1991) eta 'Denboraren orratza'k (1992) diskoak.

Taldeak agur esan zuen 1993an Donostiako Anoeta Belodromoan emandako kontzertu batekin. Hamaikak egun horietako irudiak bildu ditu, Hertzainak oholtzara bueltatuko den honetan. Izan ere, azken kontzertuak eskainiko ditu: abenduaren 16an eta 17an BECen, eta urtarrilaren 6an, Gasteizen.