GUREAN GAUR

Zama Doinuz Arindu presoenganako elkartasun jaialdia urtarrilaren 15ean ospatuko da Etxarrin

Urteetako gatazkak preso eta senideengan utzitako eta oraindik gainean duten zama doinuz arintzeko jaialdia ospatuko da Etxarri-Aranazen urtarrilarem 15ean. Nogen, Tatxers edota Kerobia taldeak egonen dira,besteak beste, Etxarriko Sarek, senide eta lagunek antolatutako elkartasun jaialdian.