GUREAN GAUR

'Aire!' dokumentala, Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzailearen omenez

34 urte dira Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzailea hil zela. Bere omenez egin dute Aire! dokumentala, Gentzane Martinez de Osabak zuzenduta. Maurizia bezalako emakume indartsu eta kementsuek egindako lana, askotan ahaztua izan da, emakume izate hutsagatik. Emakumearen askatasuna oso mugatua zen garai batean, gizonak ordezkatu zituen, Euskal Herriko plaza nagusietan kantatuz. Mauriziak eredu berri bat sortu zuen emakumearentzat, bere garaiko ikono bihurtuz. Dokumentalaren helburua Mauriziari merezi duen lekua ematea da.