GUREAN GAUR

Osasunbideko gehiengo sindikalak grebara deitu ditu osasungintzako langile guztiak

Sindikatu Medikoak greba mugagabea hasi zuten otsailaren 1ean. LABek, SAEk, UGTk, ELAk eta CCOOk greba deialdia egin diete langile guztiei, “lan baldintzak” hobetze aldera. Satse erizaintza sindikatuak, berriz, mobilizazio estrategia propioa landu du, eta iragarri du hainbat lanuzte eta protesta egingo dituela otsailaren 18tik aurrera.

Nafarroako Gobernuak eta Sindikatu Medikoak orain arte izan duten aldebiko harremana kritikatu dute sindikatuek, horrek ohiko eztabaidaguneak urardotu dituelakoan. Berez, egun bateko greba izanen da, sindikatuek Osasun Departamentuarekin negoziatzeko esperantza baitute, baina adostasunik ez badute lortzen, ez dute baztertu greba mugagabea bihurtzea.