GUREAN GAUR

Amaia Agirre alpinistari agur ekitaldia egin diote Urnietan

Amaiaren senideak, adiskideak eta herritar ugari elkartu dira Urnietako San Joan plazan. Urtarrilaren 19an elur jausi batek harrapatuta zendu ziren Iker Bilbao eta Amaia Agirre mendizaleak . Hala ere, Amaia Agirre alpinista maite zutenek ez dute Fitz Roy gorroto. “Benetan maite duenak, ordea, badaki txoria txori izango bada, hegoak zabal behar dituela eta libre. Eta guk, oinazeak oinaze, txoria genuen maite. Amaia maite genuen”.