GUREAN GAUR

Iruñeko Udalaren debekuak salatzeko, “Guztion Iruñea" dinamika aurkeztu dute

Navarra Sumak herri ekimenei ezartzen dizkien oztopoak salatzeko, hainbat eragile kultural eta sozialak batu dira. Iruñeko jai batzordeak, Sanferminetako peñak, erraldoien konpartsak eta dantza taldeak, esaterako. Iruñea bizia, parte hartzailea, feminista eta anitz baten alde lan egiten duten kolektiboak baitira. Azken aldian, udalak herri ekimen ugari debekatu ditu, baita orain arteko araudia ausazko moduan aldatu. “Guztion Iruñea para todas” dinamikak ekimen herrikoiei eragozpenik ez jartzea eta udalaren politika aldatu dadin eskatu dute. Herri ekimenen debekuak aurrera jarraitu ezkero, mobilizazioak antolatuko dituzte.