GUREAN GAUR

Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegia behin betiko zigilatzeko exijitu dio Verter Recyclingi

Arantxa Tapiak gogoan izan ditu Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, zabortegia amildu zenetik hiru urte bete diren honetan. Verter Recycling enpresario eskatu dio har ditzala itxi ondorenko kontrol eta jarraipen neurriak. Gobernu batzordearen osteko agerraldian izan da Tapia, Bingen Zupiria bozeramailearekin batera.

Astelehenean hiru urte bete ziren Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Luiziak arrastaka eraman zituen Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak. Tapiak gaineratu du irekitako prozesu judizialak aurrera jarraitzen duela, eta Eusko Jaurlaritza prest dagoela justiziari laguntzeko.