GUREAN GAUR

Gipuzkoako metalgintzako itunaren negoziazioan Adegiren jarrera salatu dute sindikatuek

Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmena negoziatzeko bigarren bilera izan dute. Negoziazio mahaia Adegi patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek osatzen dute. Gipuzkoako metalgintzako itunaren negoziazioan Adegiren jarrera arduragabea salatu dute sindikatuek. Sindikatuek Adegiri exijitu diote proposamen bat aurkez dezala Gipuzkoako metalgintzako hurrengo bileran. Sindikatuentzat ezinbestekoa da eros ahalmena bermatzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, lurraldeko industria enpresen salmentek % 14 handitu dira urte batetik bestera. Hurrengo bilera martxoaren 1ean izango dute.