LAB, Steilas, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, protestan dira hezitzaileak. Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, 2.024 irakasle batu dira lanuztera, lantaldearen %21,3. Sindikatuen arabera, grebak eragin are handiagoa izan du: %55ekoa.
Goizean, elkarretaratzeak egin dituzte herrialdeko herri eta hiri nagusietan. Lau zutabetan banatu dute manifestazio nagusia, eta Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean batu dira guztiak. Grebara deitu duten sindikatuen izenean hitz egin du LABeko Oihane Jordanak, otsailaren 15eko grebaren ostean, Hezkuntza Departamentuak “entzungor” egin diela uste dute sindikatuek.
Elkarrizketak
Isa Gonzalez: "Aurrekontu hauek gizarte eredua eraldatzeko lehen urratsa dira"
HAMAIKA
Haize-arrosa, musika taldea: "Mezuari garrantzi handia eman diogu"
HAMAIKA
EAJren garaipen gazi-gozoa
HAMAIKA
Lau hamarkadaz zentsurari aurre egiten, bueltan da Fermin Muguruza
HAMAIKA