GUREAN GAUR

'Zabalza kasuarekin' loturiko guardia zibil bat mailaz igo dutela salatu dute

Arturo Espejo Guardia Zibileko Sostengu Agintaritzako buru izendatu izendatu dutela salatu du Egiari Zor fundazioak, eta nabarmendu du horrek "agerian uzten duela beste behin ere estatuaren indarkeriaren biktimok jasaten ditugun irain eta biktimizazio etengabeak".

Guardia Zibilaren maila igoera salatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Legebiltzarrean, eta nabarmendu du gertaera horrek biktimak iraindu, umiliatu eta berbiktimizatzen dituela.