GUREAN GAUR

Euskarak lege babes handiagoa izatea eta gizarte erantzukizuna eskatu ditu Behatokiak

Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2022 txostena aurkeztu du. Bada, 2022an, guztira 1.071 intzidentzia jaso zituen erakundeak. 2021ean jasotakoarekin alderatuta, kexak jaitsi arren, ohartarazi du kopuru hori errealitatearen lagin bat baino ez dela. Hala, euskaraz lan egiteko baliabide eta neurri faltak beste arloetan ere hizkuntza eskubideetan kalteak eragiten dituela nabarmendu du Behatokiak. Horrez gain, gogorarazi du euskararen normalizaziorako pausoak mugatu edo debekatzen badira, hizkuntza eskubideek ez dute inoiz aitortza egokirik izango. Egoera horrela, euskararen lurralde osoan hizkuntza eskubideek lege babes handiagoa izatea eskatu du Behatokiak.