GUREAN GAUR

30 urte AHTa gelditu nahian

30 urte daramatzate borrokan, abiadura handiko trenaren proiektua bertan behera utz dezaten exijituz. AHTa Euskal Herriaren historiako proiektu suntsitzaile, xahutzaile eta antisozialenetzat dute eta behin betiko geldiaraztea lortu arte borrokan ariko direla azaldu dute Biriatun asteburuan elkartu diren Euskal Herriko hainbat ekintzailek.