GUREAN GAUR

ABRA elkarteak alegazioak aurkeztu ditu EAEko Auzitegi Nagusiaren autoaren aurka

EAEko Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak sor-markari emandako behin behineko baimena atzera bota du. Epaiak argudiatu duenez, bi sor marka izateak nahasmen handia sor lioketela kontsumitzaileari, eta Errioxa markari kalte egin liokeela. Horren aurrean, ABRAk alegazioak aurkeztu ditu autoa atzera botatzeko eta change.org plataforman sinadurak jasotzen hasi da.