GUREAN GAUR

Gorroto delituak “esponentzialki” igo dira azken hiru urteetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

‘Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2022ko Txostena’ aurkeztu du Josu Erkoreka Lakuako Segurtasun sailburuak. Datuen arabera, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan 438 gorroto gertakari erregistratu zituzten iaz. 2021ean baino 158 gorroto delitu gehiago, alegia, %57 gehiago.

Arrazakeriaren eta xenofobiaren biktimak dira nagusi (%52), ondoren, sexu-orientazio eta –nortasunaren ondoriozko erasoak daude (%21,6). Arrazari eta xenofobiari lotutako delituetan, biktima gehienak arabiarrak izan dira.