GUREAN GAUR

Sagrario Aleman: "Euskarazko ikus-entzunezkoen arloan oraindik normalizaziotik urrun gaude"

Streaming bidezko euskarri digitaletan euskarak izan beharko lukeen lekua izango dute hizpide eta eztabaidagai maiatzaren 4an. Iruñeko Kondestablearen jauregian jarri dute hitzordua Iruñeko Komunikabideak Fundazioak (IKF) eta Euskaltzaindiak. Jardunaldiari Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek? izena jarri diote. Horren inguruan hitz egiteko Sagrario Aleman Sagrario Aleman Euskaltzaindiko Jagon saileko Sustapen batzordeko buruarekin hitz egin dugu.