GUREAN GAUR

Senpereko zabortegi gainean eguzki parke bat eraikitzeko baimena eskatu du I-Enerrek

Ipar Euskal Herrian ere energia berriztagarrien aldeko apustua egiten ari dira. I-ENER energia berriztagarrien ekoizleak eguzki parke bat eraikitzeko baimena eskatu du, Senpereko Zaluaga gunean dagoen zabor biltegian kokatzeko helburuarekin. Bil ta Garbik kudeatzen dituen lurretako baten gainean eraiki nahi dute, arriskurik gabeko hondakinak lurperatzeko instalazio ohiaren gainean.