GUREAN GAUR

Munduko Bankuaren gailurraren aurkako hiru protesta deialdi antolatu dituzte hainbat eragilek

Munduko Bankuak hilaren amaieran konferentzia bat antolatu du BECen. Horren aurkako protesta dinamika antolatu dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, EH Kapitalari Plantok eta Jauzi Ekosoziala plataformak. MBk hainbat aditu elkartuko ditu klima larrialdiaz aritzeko, baina, protestaldiaren deitzaileentzat, “Lobby energetikoen zuriketa ekintza” bat baino ez da.

Maiatzaren 23an, elkarretaratze zaratatsua eginen dute 08:30ean Ansio metroko irteeran, Barakaldon. Maiatzaren 24an, Bilboko Plaza Eliptikotik 19:30ean aterako da trantsizio ekosozialaren aldeko manifestazioa. Eta hilaren 25ean, Yayo Herrero ekintzaile ekofeministak hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, BilboRock-en.