GUREAN GAUR

Korridore garestiena eta Aralar zulatuko duena edo luzeena eta azpiegiturak bikoiztuko dituena

Aralarko zundaketa lanekin hasi dira AHTa hortik igarotzeko aukerekin. Eremu horretako udalek, Idiazabalgo eta Ataungo udalek jaso dute azterketak egiteko baimen eskaria. Oraindik zehazteke dago Nafarroaren eta Euskal Y delakoaren lotura nondik egingo den, Gasteiztik edota Ezkiotik. Duela hilabete batzuk instituzioek argi utzi zuten zein aukera lehenesten zuten. Espainiako Gobernua eta Nafarroa Gasteizen alde agertu ziren, Jaurlaritzak Ezkioko lotura nahiago zuenean.