GUREAN GAUR

Frantziako poliziak Baionako Maurizia etxe okupatua hustu du

Goizaldean hasi dute operazioa Baionako Santa Ursula kaleko eraikin okupatuan. Frantziako Poliziak baliabide handiak erabili ditu operazio horretan, gutxienez hamabi furgoneta eta dozenaka agente baliatu dituzte eraikina husteko.