GUREAN GAUR

Zaldibarko zabortegiaren lurraren egoerak okerrera egin badu ere, Tapiak dio egonkor dagoela

Zaldibarko zabortegiaren jabea zen Verter Recycling enpresako arduradunak Durangoko epaitegian deklaratzekoak ziren baina bertan behera geratu da saioa. Testuinguru horretan, Zaldibarko zabortegia arrisku handiko egoeran dagoela ikertu dute, eta, Mikel Otero legebiltzarkideak azpimarratu du premiaz, inork bere gain hartzen ez duen esku-hartzea behar duela. Horren aurrean azalpenak eskatuko dizkio Arantxa Tapia sailburuari. Bien bitartean, Tapiak esan du zabortegiaren lurzoruak egonkortasun maila baxuenean daudela, baina egonkor.