GUREAN GAUR

60.000 ikurrin banatuko ditu Gure Eskuk, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria zabaltzeko

'Euskal Herriak Erabaki – Basques Decide' leloa duten 60.000 ikurrin banatuko ditu Gure Eskuk Tourrean, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria mundura zabaltzeko. Bidasoaren bi aldeetan herri bat dagoela argi utziko du Gure Eskuk uztailaren 1, 2 eta 3an. Helburua da Tourraren bidez munduari erakustea Euskal Herriak zazpi lurralde dituela eta erabakitzeko eskubidea daukala.