GUREAN GAUR

Agurne Gaubeka, Behatokia: "Bada komunitate sendo bat Gasteizen euskaraz bizi nahi duena”

Eskolaz kanpoko aisialdi euskalduna bermatzeko eskatu diote gurasoek Gasteizko Udalari. Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute: instituzioek antolatu edo finantzatzen duten haur eta gazteentzako aisialdian euskara bermatzeko erantzukizuna dute. Horren inguruan hitz egiteko Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariarekin hitz egin dugu.