GUREAN GAUR

Poliziaren eta eskuin muturraren biktimak aitortzeko prozedura abiatu du Nafarroako Gobernuak

Estatu indarkeriaren eta eskuin muturraren biktimei aitortza emateko sortu zen 16/2019 foru legeaz baliaturik, Nafarroako gobernuak lehen elkarrizketak abiarazi ditu espreski sortu den batzordean. Eta bidean oztopo aunitz izan badu ere, prozedura abian da biktimek aitortza ekonomikoa jaso dezaten