GUREAN GAUR

Alarde parekidearen aurkako agiri bat sinarazi diete musika bandako kideei

Gaur zortzi izango da Hondarribiko alardea eta horren atarian, Hondarribiko Alardeko Musika Banda Elkarteak alarde parekidearen aurkako agiri bat sinarazi die bere konpainiako kideei, gainontzean kanporatu egingo dituztela ohartarazita. Guztion Alardea Elkartearentzat onartezina da edozein hondarribiar alardetik baztertu nahi izatea, genero berdintasuna ez errespetatzea eta pertsonen ideia eta sentimendu aniztasuna ezbaian jartzea. Udalari esku hartzeko eskatu diote.