GUREAN GAUR

Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika eta Kaiku Kontxako Banderan

Itsasoa nahiko zakar ibili zen atzo emakumezkoen lehian. Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika eta Kaiku izan dira 2023ko Kontxako Banderan; denbora azkarrena lortuta, sailkapena lortu zuten. Haiekin arituko da Donostiarra ere.

Sailkatze estropada bukatuta, lehen iganderako txanden zozketa egin zuten. Hibaika, Orio, Zumaia eta Kaiku arituko dira nor baino nor gehiago aurreneko txandan. Bigarren txandan, aldiz, Tolosaldea, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Hondarribia arituko dira.