GUREAN GAUR

Donostiako Manteo eta Zemoria parkeen aldeko martxa egin dute aste honetan ehunka lagunek

Donostiako Manteo eta Zemoria parkeen aldeko martxa egin dute aste honetan ehunka lagunek. Izan ere, Manteo-Zemoria berdeguneetan Basque Culinary Centeren egoitza berria eraiki nahi dute. Helburua udalak bertan eraiki asmo duen Gastronomy Open Ecosystem proiektuak eragingo duen berdeguneen “suntsiketaren aurka” borrokatzea da.