KOLPEZ KOLPE

Gau beltza suspertzen ari da Euskal Herrian

Azken urteotan izugarri hazi den ospakizuna da Gau Beltza. Halloween jaiak hartu duen presentziaren aurrean euskal ohitura tradizionalak berpiztea bilatzen duen festa da. Urriaren 31ko gaua kolore eta sentimendu bereziez mozorrotuko da Euskal Herriko zonalde askotan.

“Ohitura zaharrak berreskuratuz jaia berrasmatzea” da helburua. Herriz herri ekintza desberdinen bitartez komunitate bat sortzea. Gau Beltzak, ala Arimen Gauak, kohesio sozial indartsua sortzen du, betiere euskararen garrantzia gogoan izanez.“Bakoitzaren errealitatetik abiatuz, oinarri partekatua izango duten Gau Beltzak herriz herri antolatzeko gonbidapena”. Tresna eta gonbidapena da, itzalitako kalabazak pizteko gonbidapena.