Duela astebete geldiarazitako etxegabetzea asteazken goizean gauzatu da Ana Belenen etxean, Iruñeko Alde Zaharreko San Lorenzo kalean, salatu dutenez, inolako agindu judizialik aurkeztu gabe. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak adierazi du etxegabetzea legez kanpokoa eta bortitza izan dela. Elkarretaratzea deitu dute gaur 18:30ean Udaletxe Plazan.