GUREAN GAUR

Nafarroan, 14 urtetik beherako 200 neska, ablazio arriskuan

Genital femeninoen mutilazioari, ez! Mezu hori igorri du Munduko Medikuak elkarteak Nafarroatik gaurkoan, genital femeninoen mutilazioaren aurkako egunean. Nafarroan, 14 urtetik beherako 200 neska gazte daude ablazioa sufritzeko arriskuan, Munduko Medikuak elkarteak jakinarazi duenez, Wassu Fundazioaren txostenean oinarrituta. Horregatik, praktika hori desagertzeko lanean ari dira. Mutilazio hori Europan eta AEBetan gertatzen bada ere, bereziki, Afrikako eta Ekialde Hurbileko 29 jatorrizko herritan egiten dute, eta hemengo borrokak han eragitea nahi dute Munduko Medikuak elkartekoek.