GUREAN GAUR

Erretiratuak, pentsioak duindu artean, mobilizatzeko prest

Milaka erretiratu atera dira kalera, "pentsio duinen alde". Espainiako Gobernuak pertsioei beste behin ere %0,25eko igoera minimoa aplikatu izana salatu dute hainbat euskal hiriburutan egindako mobilizazioetan. Jasotzen dituzten pentsioak ez direla duinak salatu eta pentsioek ematen duten eros ahalmena KPI Kontsumo Prezioen Indizearen arabera igo dadila exijitu dute. Baita ziurtatu ere helburuak lortu arte mobilizatzen jarraituko dutela.