GUREAN GAUR

"Indar politiko batzuek ez dute inoiz ahaleginik egin jarduera armatua eten zedin"

ETA erakundea borroka armatua baliatu duen mugimendu politikoa da Patxi Zabaletaren hitzetan, eta estatuek zein beste eragile politikoek inoiz ez dute borondaterik izan jarduera armatua eteteko.

Zabaletaren hitzetan, ETAren sorrerako helburu politikoek badiraute oraindik, eta, besteak beste, horiek daude ezker abertzalearen jatorrian.

Aste erabakigarrian sartu gara ETA erakundearen desegiteari dagokionez. Ostiral honetan, Kanbon egingo da Gatazkaren konponbidean aitzinatzeko nazioarteko topaketa, eta horren harira, hainbat lagunen iritziak biltzen ari da Hamaika Telebista. Besteak beste, Aralarreko koordinatzaile nagusi ohiaren hitz batzuk ekarri ditugu hona, aurrerapen gisa. Astean zehar, izango dugu patxada gehiagoz elkarrizketa ikusteko aukera.