Bruselan, Kontseilu Ganbarako lehen instantziako epaitegian deklaratu dute hiruek eta epaitegitik irtetean Cominek adierazi duenez, Belgikako Justiziaren erabakiak agerian utzi du Espainiako Justiziaren "ospe txarra" eta Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epailea zigor kodearekin egiten ari den "abusua". Cominek nabarmendu du ez dagoela jazar daitekeen deliturik.
Serretek, bere aldetik, "politikaren judizializazioa" amaitzea galdegin du, eta Katalunian dagoen "arazo erreal" bati konponbide emateko "bide politikoetara eta elkarrizketara itzultzea" eskatu du.