GUREAN GAUR

Argia kentzea "iraultzarako pizgarri" izan da Errekaleorren

Urtebete igaro da Iberdrola eta Ertzaintza argindarra mozteko Errekaleor auzoan sartu zirenetik, eta urteurrena baliatu dute auzokoek balorazioa egiteko. Duela urtebete jasotako kolpea iraultza indartzeko pizgarria besterik ez zen izan, bizilagunen esanetan. Erregai fosilak eguzki energiaz ordezkatzeaz gain, esan dute kontsumo eta bizimodu berriak sustatzen dihardutela eta erakutsi dutela beste bizi eredu bat posible dela