GUREAN GAUR

"Mundua aldaketa handi baten lekuko" izango da, AEBak eta Ipar Korea bildu ostean

Donald Trump AEBetako presidentea eta Kim Jong-un Ipar Koreakoa Singapurren bildu dira, bi herrialdeen arteko bilera historikoan. Presidenteek dokumentu bat sinatu dute, bilerako "arrerapauso garrantzitsuak" jasotzeko, Trumpen esanetan. Kim Jong-unek adierazi du "mundua aldaketa handi baten lekuko" izango dela.

Duela zeinbait hilabete gerra mehatxuak trukatzen zituzten agintariak elkarrekiko adeitsu agertu dira, beraz, Ipar Koreako eta AEBetako buruak lehenengoz bildu diren egunean. Trumpek azaldu duenez, "akordio zabala" sinatu dute eta Kim Jong-unek "akordio historikoa" dela adierazi du.

Koreako penintsularen desnuklearizazioa izan dute mintzagai bi presidenteek, eta arma nuklearrak Koreatik desagerrarazteko prozesua "oso azkar" joango dela nabarmendu du Trumpek. Dokumentuak "goi bileran izandako aurrerapausoak" jasoko ditu eta "norabide berean lanean jarraitzeko konpromisoa" ere zehaztuko du. Trumpek, gainera, iragarri du "bilera asko" egingo dituela Kimekin.

Singapurreko Sentosa irlan egin dute bilkura Trumpek eta Kimek. Bilera historikoa izan da, lehen aldia baita AEBetako eta Ipar Koreako presidenteak elkarrekin biltzen direla. Eszenografia zainduko agertokian elkartu dira, eta 12 segunduz estutu dizkiote eskuak elkarri bilkurara sartu aurretik. Bildu aurretik, "oso ongi" sentitzen dela adierazi dio Trupek Kim Jong-uni. Kimek, berriz, nabarmendu du ez dela erraza izan elkarrizketari heltzeko bidea. Iraganak, praktika zaharrek eta aurreiritziek itsutu badituzte ere, guztia gainditzeko gai izan direla.