GUREAN GAUR

Iruñeko talde bortxaketaren egileak, fidantzapean libre

Libre utziko dituzte 2016ko sanferminetako taldeko bortxaketagatik zigortutako bost gizonak. Nafarroako Auzitegiak onartu egin du defentsaren eskaria: behin betiko epaia iritsi arte baldintzapeko askatasunean geratuko dira. beraz.

Gogora ekarriko dugu, bere garaian ere, jasotako zigorrak berealdiko ezinegona sortu zuela kalean, besetak beste, delitua abusu mailara jaitsi eta sexu erasorik ez zela gertatu ebatzi zutelako. Alegia, epaileen arabera, ez zen indarkeriarik egon bost gizon helduk 18 urteko adingabe bati egindako erasoa, nahiz eta aitortu zuten sexu harremanak ez direla adostuak izan eta bost zigortuek beren nagusitasuna baliatu zutela. Areago, epaileetako batek absoluzioa eskatu zuen, deliturik ere ez zegoelakoan.

Ebazpen hari helegitea jarria diote alde guztiek: akusazioek zigor handiagoa eskatu dute, sexu erasoa izan zelakoan, eta defentsek absoluzioa nahi dute. Sententzia irmoa izan arte, beraz, libre geratuko dira bost zigortuak, 6.000 euroko bermearekin.