GUREAN GAUR

1978ko sanferminetako biktimei omenaldia, uztailaren 8an, Iruñeko Udaletxe plazan

Berezia izanen da aurtengo uztailaren 8a, izan ere 78ko sanferminetako gertakarien 40. urteurrena beteko da eta ekitaldi bereziak izanen dira horren harira Iruñean igandean. 78ko Sanferminak Gogoan elkarteko kideek adierazi dutenez, gertakarien inpunitatea salatzea izanen da helburua bai eta egia, justizia eta ordaina lortu arte borrokatzen jarraitzea. Aurten, salbuespen gisa, Udaletxe Plazan izanen da ekitaldi nagusia.