GUREAN GAUR

Maddalen Iriarte: "Herritar gehienen onespena duen lana ez dugu kaxoi batean utziko"

Autogobernu ponentzian adostasun zabalak lortzea eta horrek zertarako balio duen euskal herritarrei erakustea nahi luke EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriartek. Horrez gain, baita Espainiari soluziobide bat eskaintzea ere. Espainiaren aldetik ezezko jarrera balego, berriz, herritarren gehiengoa jasotzen duen proposamena ez dutela gordeta utziko ziurtatu du Iriartek.