GUREAN GAUR

Sanferminetan plaza hartzeko deia egin die Iruñeko mugimendu feministak emakumeei

Iruñeko mugimendu feministak eta herri mugimenduak eskainitako agerraldian nabarmendu dute urte luzez egin duten lana eraso sexistarik gabeko eta jai parekideen alde. Indarkeria matxistari aurre egiteko prebentzioa, heziketa eta beste giza-harreman batzuk eraikitzea beharrezkoa dela adierazi dute. Zentzu horretan, sanferminetan plazak hartzera deitu dituzte emakumeak.