GUREAN GAUR

EH Bilduk historikotzat jo du autogobernu ponentzian lortutako akordioa

Koalizio abertzaleak Eusko Legebiltzarreko Autogobernu ponentzian lortutako akordioaren balorazioa eman du jakitera Barakaldoko BEC-en eskeinitako agerraldian. Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik historikotzat jo dute proposamena eta etorkizuneko Euskal Herria eraikitzeko tresna dela adierazi dute. Pertsonek euren bizitzan eragiten duten gaietan erabakitzeko eskubidea da proposamenaren muina formazio abertzalearen ustez eta proposamena egikaritzeko Estatuarekin harremana berdinetik berdinera izatea eskatu dute.