GUREAN GAUR

Iazko irailaren 20a oroitu eta aldarrikatu dute milaka lagunek Bartzelonan

ANC eta Omnium Culturalek deituta, 15.000 lagunek aldarrikatu dute, ostegunez, iazko irailaren 20an Kataluniako Ekonomia sailaren egoitzan egindako manfiestazioa. Protesta hartan parte hartzeagatik auzipetu eta espetxeratutako Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart izan zituzten gogoan. Ekitaldi horien eta Quim Torra Generalitateko presidenteak egindako eskaeren berri jaso du Saioa Baleztenak.