GUREAN GAUR

Sindikatuek Arcelor Mittal-eko aldi baterako erregulazio espedientea lau urtez luzatzea salatu dute

LAB, CSI, CGT eta ESK sindikatuek agerraldi bateratua egin dute Bilbon Arcelor Mittalek aldi baterako enplegu erregulazioa 2022. urtera arte luzatuko duela salatzeko. 2009tik datorren erregulazioa lau urte gehiagoz luzatuko dela komunikatu die burdingintzako multinazionalak. Sindikatuen aburuz, langileekiko gehiegikeria eta iruzurra 13 urtez luzatuko da. Sindikatuek esan dute aldi baterako erregulazio espedientea salbuespenerako neurria beharko lukeela izan, kaleratzeak ekiditeko eta enplegua sostengatzeko norabidean. Gehitu dute, enpresak milioi askotako mozkinak ateratzeko, truke txanpon bezala erabiltzen dituela langileak, eta kaleratuen kopuruak beldurgarriak direla. Beste sindikatuei ere kritika gogorrak leporatu dizkiete, batuzk enpresaren morroi izateagatik eta besteak batasun sindikaletik kanpo egoteagatik.