GUREAN GAUR

Foro sozial iraunkorrak biktimen alorrean garatzen ari den lanaren logikaren berri eman du

Adierazi dute aitortza eta erreparazioa maila berdina behar dutela giza-eskubide urraketa berdinek, eta nabarmendu dute ezin dela biktimen arteko diskriminaziorik onartu. Era berean, azpimarratu dute urrian egin zen 5.Foro Sozialaren ondorio nagusia izan zela egia guztiak jakiteak egingo duela askeago gizarte hau. Horregatik azpimarratu dute ardura hori euskal gizarte osoarena dela: herritar zein instituzio eta eragile politikoena.
Horren adibide da otsailaren 23an egingo duten topaketa. Jardunaldiak bi mahainguru izango ditu: alde batetik, aita galtzea zer den ondo dakiten bi pertsonak hartuko dute parte. Hain zuzen, Maria Jauregi ETAren biktimaren alaba eta Peru Del Hoyo berriki espetxean hil den preso politikoaren semeek hartuko dute parte. Bigarren mahainguruan, berriz, euskal gatazka delakoan, arrazoi politikoak tarteko sufrimendua pairatu duten pertsonek hartuko dute parte.