GUREAN GAUR

Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte eskola jangelen inguruko hitzarmenaren alde

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek prentsaurrekoa egin dute EAEko eskola-jangeletako egoeraren berri emateko. Urte bi baino gehiago eta negoziazio mahaiako 15 bilera baino gehiago pasatu direnean, negoziazio mahaia osatzen duten sindikatuek, EAEn osoan zehar asanbladak egin ondoren aldarri nagusiak azpimarratu dituzte. Hitzarmenaren helburu nagusia homologazioa lortzea da Hezkuntza saileko sukaldeetako langileekiko. Izan ere, kontratu batzuk 50 minututakoak dira, honek suposatzen du joan etorriekin soldata ezerezean geratzen dela. Adierazi dute, gero eta zeregin gehiago dituztela eta lanaldi laburragoa